Gonbita egin ondoren, inaugurazioa egin behar da. Bat baino gehiago. Aldameneko gelakoekin, beste ikasturteetakoekin, ikastolako langileekin eta gurasoekin. Egun horietan, neska-mutilak dotore-dotore itxuratuko dira (paperez egindako begiztak edo pajaritak, lepokoa, eta beste edozein apaingarri polit). Zinta eder bat sarreran jarri behar da, eta zinta hori moztu egingo dugu, denok prest gaudenean. Une hori aproposa da han bertan, edo aldameneko gelan, aldez aurretik prestatu ditugun txotxongiloen bidez zenbait antzerki eskaintzeko (2 edo 3, oso luzea ez izateko). Ondoren, erakusketa bisitatu.
Eginkizuna:
Gelako inaugurazioko argazkiak atera ondoren, web-gunean dauden beste inaugurazioak ikusi, alderatu eta ikasleen arteko elkarrizketa eragin.
Kredituak eta erreferentziak:
Gelako inaugurazioko argazkiak atera ondoren, web-gunean dauden beste inaugurazioak ikusi, alderatu eta ikasleen arteko elkarrizketa eragin.