Paparroten ipuina irakurri ondoren, eta hari buruzko jarduera egin ostean, material osagarrian egin gabe utzi dugun ipuina idazteko unea iritsi da.
Aztertu dugun parkean kokatuz, ipuintxo bat asma dezatela eskatuko diegu haurrei.
Baina, hasiera, talde handian emango diogu: ideiak bota eta jaso, hainbat aukeraren artean erabaki, eztabaidatu, kontraesanak nabarmendu...
Eginkizuna:
Ohiko gelan ipuinak landu eta zuzendu ostean, Informatika-gelara joan, eta CD-ROMeko Ipuin Lantegian ipuinak osatu, grabatu eta inprimatu. Nahi izanez gero, web-gunean zintzilika daitezke, Ikasleen Txokoan.
Kredituak eta erreferentziak: