Talde handian, bideoan ikusitakoari buruzko elkarrizketatxoa bultzatuko dugu; azterketa egiterakoan zer pauso egin beharko ditugun, zer zailtasun izango diren, zer tresneria beharko den...
Ondoren, denon artean, aztertuko dugun ibilbidea eta egingo dugun proiektua adostuko dugu. Ibilbidea aukeratzerakoan, komeni da kontuan izatea, horren azterketa egiteko, irteera bat baino gehiago egin beharko dugula.
Gero, ibilbidearen izena eta hori aukeratzeko arrazoiak zein izan diren idatziko dute ikasleek beren liburuan, banaka. Hori egin eta gero, talde handian, zeinu konbentzionalak zer diren irakurri eta argituko dugu. Jarraian, binaka, beren ustez, ikur bakoitzak zer adierazten duen idatziz adieraziko dute.