Aztergaia kokatzeko, 16. orrialdearen goiko aldean dagoen eskematxoari erreparatuko diogu. Sailkapenean zuhaitzek zer kokaleku dute ikusi ondoren, haritzaren fitxa behatu eta azalpen-testua irakurri. Fitxari dagokionez, izen arrunta eta zientifikoa bereizten dira. Ezaugarrien atalean, haritzaren deskribapena egiten da, zuhaitzaren neurri eta forma adierazten dira, eta enbor, hosto, lore eta fruituen xehetasunak aipatzen dira. Bestelako aipamenak egiteko, oharrak izeneko puntua jarri dugu.