Jarduera honetan sortu dugun kontzeptuen mapa euskarri digitalera pasatuko dugu. Irakasleak, gero, Ikasgelako Blogean argitaratuko du.
Kontzeptuen mapa egiteko, C-MAP izeneko tresnaz baliatuko gara. Lehendabizi, ordenagailuan instalatu behar den aplikazioa deskargartu egin behar da. Hortik aurrera egiten diren mapak lokalean zein Interneten gordetzeko aukera ematen du.
Tresna honek eskaintzen duen abantailarik handiena da partekatzeko aukera ematen duela, baina ez da bakarra, izan ere, kontzeptuen mapan agertzen diren kontzeptuak argitzeko edo osatzeko, informazio osagarria sartzeko aukera ematen du. Hau da, kontzeptuen mapa batean, testua ez ezik, esteka interesgarriak, irudiak, audioak eta bideoak ere txerta daitezke. Horiek horrela, kontzeptuen mapa baten egitura galdu gabe eta, bertatik abiatuta, egundoko informazio multzora iristeko aukera ematen digu klik gutxi batzuen truke.
Aplikazioa eskuratzeko, egin klik beheko estekan, eta azalduko den sarrera-leihoan, sakatu Downloaded ikonoan (grafikoaren behe-erdi aldean dago).