Kredituak eta erreferentziak:
Unitatean zehar jaso dugunarekin, errezeta-bilduma prestatu (erraz egiteko modukoak), eta bideokamera baten aurrean, errezeta horiek nola egiten diren azalduko dugu. Ekoitzitako grabazioak editatu ondoren, Internetera igo eta geure blogean argitaratuko ditugu.
Lanketa horrekin, ongi pasatzeaz gain, jorratu ditugun gaiak praktikan jarriko ditugu, komunikazio alorreko konpetentziak garatuko dituzte, IKT konpetentzietan trebatuko dira... Beraz, lan bete-betea eta egokia egin dezakegu.
Komeni da grabazio guztiak geroko ez uztea, izan ere, geroan oinarrizko edizio-lana egin behar dute, eta dena batera egitea, agian, oso korapilatsua gerta dakiguke.