Kredituak eta erreferentziak:
Hasteko, digestio-prozesuaz ikasleek dakitena aktibatzen laguntzeko, galdetegi bati erantzutea komeni da.
Digestio-prozesuari buruzko ikus-entzunezko bat ikusiko dugu gero. Informazio asko ematen du osagaiei kokaguneari eta prozesuei buruz.. Ikus-entzunezko animazio hori oso aproposa da elkarrizketa sortu eta ekarpenak jasotzeko.
Beti bezala, ikusitakoak eta esandakoak ikusi eta entzun ondoren, hainbat galdera egingo ditugu, kontzeptuak, erlazioak eta prozesuak hobeto ulertu eta finkatzen laguntzeko. Jarduera hori egin eta gero, gai izango gara liburuan eta lan-koadernoan proposatzen diren jarduerak berehala egiteko.