ESPERIENTZIAK, LABORATEGITIK GELAKO BLOGERA
1. Esperientziak: argazkiak atera eta koadernoan laburpen-fitxa egin
Proteinak, karbohidratoak, koipeak eta ura atzemateko egin ditugun esperientziak Ikasgelako Blogean erakutsi eta azaldu.
Esperientziak egin bitartean, irakasleak argazkiak aterako ditu.
Lau esperientzia egingo ditugu:
• Proteinak atzeman
• Karbohidratoak atzeman
• Koipea atzeman
• Ura atzeman
2. Ikasgelako Blogean argitaratu
Ordenagailuaren aurrean binaka jarri, eta koadernoan egin ditugun esperientzien laburpen-fitxaren laguntzarekin, haietako bati buruzko azalpena egin, idatziz. Izenburua asmatu egingo dugu.
Testuarekin batera, esperientziaren argazki bat txertatuko dugu blog-mezuan. Argazki hori irakasleak aterata duenetako bat izango da, eta blogera igota egongo da jada.
Ikasgelako Blogean: mezua idatzi + titulua jarri +esperientzia azaldu + irudia txertatu.
Mezua, Elikagaiak atalarekin lotuko dugu.
3. Besteen azalpenak ikusi/entzun eta iruzkinak egin
Ea zer-nolako azalpenak egiten ditugun. Beste ikastoletakoek ere egingo dituzte. Haienak ikusi eta, ondo iruditzen bazaigu, iruzkinak egingo ditugu, elkarrekin eta elkarrengandik ikasten baita gehien.
Oharra.- Ikasgelako Blogeko mezuan irudia txertatu ahal izateko, egile baimena behar duzu. Oraindik laguntzaile bazara, esan iezaiozu irakasleari titulu berria emateko, mesedez.