Kredituak eta erreferentziak:
Google Docs erabiliz dokumentuak nola sortzen eta partekatzen diren erakutsiko die irakasleak ikasleei. Ikus GOOGLE DOC BAT SORTU ETA PARTEKATU dokumentua.
Irakasleak sortuko duen Errezetak dokumentua ikasle guztiekin partekatuko du.
Orri bakoitzean errezeta bat idatziko dugu. Errezeta idazteko eredua lan-koadernoaren 24. orrialdean ageri da. Bestelako ereduak ikusteko, begiratu Ikasgelako Blogean, gastronomiari buruz jarri ditugun web-helbideetan (hasieran daude).
Gogoan izan talde bakoitzak errezeta bat idatzi eta prestatu behar duela, bukaeran egingo dugun hamaiketakorako.
Idatzi ditugun errezeta-fitxekin, bilduma osatuko dugu. Gainera, kontuan izan, talde bakoitzaren azalpenak bideoz grabatzekotan geratu ginela. Ez da komeni lan guztia bukaerarako uztea; bideo-grabazioak pixkana-pixkana egitea da onena. Bukaeran, hamaiketakoaren irudiekin batera, bideoa zoragarri geratuko zaigu, jateko modukoa. Animo!,eta ekin gogoz lanari!