Kredituak eta erreferentziak:
Bi orrialde hauen lanketan, ideia garrantzitsu hau barneratzen saiatuko dira ikasleak: gizakiaren ELIKADURA-beharrei erantzuteko, hainbat aparatuk koordinatuki egiten du lan:
• digestio-aparatua (mantenugaiak eskuratzeko)
• arnas-aparatua (mantenugaiak erreta sortzen den karbono dioxidoa kanporatu eta oxigenoa eskuratzeko)
• zirkulazio-aparatua (gorputzean zehar mantenugaiak, oxigenoa, hondakinak eta karbono dioxidoa garraiatzeko)
• iraitz-aparatua (bestelako hondakinak kanporatzeko)
Beste aparatuek, erlazio-beharrei (lokomozioa) eta ugalketari, hau da, espeziek bizirik irauteko duten premiari (ugal-aparatua) erantzuten diote.