TXATEATZEN eta IKASTEN
Ordenagailuaren aurrean binaka jarri, eta gela lau taldetan banatuko da: horiak, berdeak, gorriak eta urdinak.
Google Apps-eko posta-kontuan sartu (bikotekideetako baten kontuan), eta kolore berekoen artean, talde-txatak zabalduko ditugu. Irakasleak esango digu nola egin eta nork jarriko dituen abian talde-txatak.
Talde-txata abian jarri dutenak hasiko dira: erlatibozko partikulen bitartez lotu behar diren bi esaldi idatziko dituzte.
Talde bereko beste bikoteak ahalik eta azkarren erantzuten saiatuko dira, baina zuzen eta artez.
Erantzun zuzena emandakoan, jokoa abian jarri duenak erantzungo du: "ONDO. Orain zure txanda da, MAITE" (hor asmatu duenaren izena jarri behar da).
Maite eta bere bikotekiden txanda izango da. Beste bi esaldi egingo dituzte, ea nork lotzen dituen aurrena...