Kredituak eta erreferentziak:
Albiste bana idatziko dugu Ikasgelako Blogean. Horietako bat landareak biltzeko eta horiek aztertzeko egin dugun irteerari buruzkoa izango da, eta bestea, gauzatu ditugun esperimentuei buruzkoa (goroldia eta iratzea aztertu ditugu),. Beraz, irteerak eta esperimentuak egitean, argazki bat edo batzuk ateratzea komeni da, gero testuarekin batera erakusteko.
Beti bezala, irteerari eta esperimentuei buruzko azalpena talde txikietan egitea komeni da. Ikasleak sei taldetan banatuko ditugu; bi taldek albiste beraren berri emango dute.
Ikasleek esperimentuen erregistroa egin dezaten, ohiko Esperimentu-fitxa jarri dugu hor behean.