Landareen izendegia, elkarlanean
Landareak izendatzeko moduak zein diren ikusiko dugu: izen zientifikoa, euskal izenak, beste hizkuntzetakoak...
Guztion artean Landareen izendegia osatuko dugu, elkarlanean, Google Docs erabiliz.
Irakasleak dokumentu bat sortuko du eta ikasle guztiekin partekatuko du.
Binaka jarrita, hiru edo lau landareri buruzko informazioa bilatu eta dokumentu partekatuan txertatuko dugu.
Informazioa bilatzeko, Firefox-en Euskalbar menuko hiztegiak erabiliko ditugu: Harluxet, Sinonimoen Hiztegia(Adorez), Hiztegi terminologikoa (Euskalterm).
Irakasleak, Landareen izendegia dokumentua, Ikasgelako Blogean zuzenean argitaratzeko moduan jarriko du. Egiten dugun lana, beraz, zuzen-zuzenean argitaratuko dugu Ikasgelako Blogean. Hori da, hori, sorginkeria!