• Ikasleek idatziko duten MONOGRAFIKOA Google Docs erabiliz editatzeko eta irakaslearekin partekatzeko eskatuko diegu.
• Irakasleak, beraz, ikasleen LAN guztiak izango ditu eskura bere Google Docs-en. Zuzenketak edo iradokizunak egiteko ere balia lezake hori irakasleak.
• Lanak amaitutakoan, Ikasgelako Blogean ANIMALIAK eta LANDAREAK izeneko mezu bat idatziko du irakasleak. Sarrera labur bat egin eta, jarraian, banan-banan, lanen izenburua eta egilea zein den azaldu, horiek irakurri ahal izateko estekarekin batera. Horrelako zerbait idatz liteke:
________________________________________
ANIMALIAK eta LANDAREAK
Animaliei eta landareei buruzko lana egiten saiatu gara egunotan. Hau izan daTxanelan egin dugun azken proiektua. Lan horietan, ikasleek zenbait animaliari eta landareri buruzko informazioa ematen digute. Lan txukuna egin dute, eta ikustea merezi du.
Hona hemen horiek irakurri ahal izateko estekak.
Beldurgarriak eta ederrak - Eneko Rodriguez eta Maitane Juaristi - IRAKURRI
Oihanekoak eta etxe barrukoak - Ainara Martin eta Jokin Soto - IRAKURRI
________________________________________
Eta emaitza, honakoa, adibidez: ADIBIDEA