Animalien izendegia, elkarrekin
Animalia-espezie ugari ikusiko ditugu. Haien izenak aztertuko ditugu: izen zientifikoa, euskal izenak, beste hizkuntzetakoak...
Guztien artean, Animalien izendegia osatuko dugu, elkarlanean, Google Docs erabiliz.
Irakasleak dokumentu bat sortuko du, eta gurekin partekatuko du.
Binaka jarrita, hiru edo lau animaliari buruzko informazioa bilatu eta dokumentu partekatuan txertatuko dugu.
Informazioa bilatzeko, Firefox-en Euskalbar menuko hiztegiak erabiliko ditugu: Harluxet, Sinonimoen Hiztegia(Adorez), Hiztegi terminologikoa (Euskalterm).
Irakasleak Ikasgelako Blogean zuzenean argitaratzeko moduan ezarriko du , Animalia izendegia dokumentua. Egiten dugun lana, beraz, zuzen-zuzenean argitaratuko da Ikasgelako Blogean. Sorginkeria, berriz ere!