Ikasleek egin duten dramatizazioa grabatuko dugu. Jarraian, bideo-edizio soil eta erraz bat egingo dugu:
• Grabatutakoa ordenagailura pasatu.
• Agerraldiak aukeratu.
• Trantsizio batzuk gehitu.
• Hasieran titulua jarri eta bukaeran agurra eta kredituak gehitu.
• Hondo-musika gehitu (behar izanez gero).
Behar izanez gero, Informatikako irakasleari laguntza eskatu, baina laguntza bakarrik, guk egiteko moduko lana da eta.
Ikasleek eginiko lana Interneteko zerbitzu batera igoko dugu, hau da, Youtubera, Google-bideora... eta gure blogean argitaratuko dugu.
Zerbitzu horietara bideo bat igo ahal izateko, nahitaez, izena eman behar da. Nahikoa da erabiltzailearen izena, baleko e-posta eta pasahitza ematea. Batzuetan, mezu bat bidaltzen dute eman dugun e-postara, baieztatzeko, eta ematen duten estekan klikatu beharra dago gure kontua aktibatzeko. Prozesu hori nahiko sinplea eta azkarra izaten da.
Hemen behean, zerbitzu hori eskaintzen duten hainbat guneren helbideak jarri ditugu. Fitxategien tamainarekin arazorik ez izateko, google-bideoa izan daiteke aukerarik interesgarriena.