Ikasle bakoitzak bizpahiru irudi bilatu eta hautatuko ditu. Denak unibertsoan gertatzen diren fenomeno bitxiekin zerikusirik dutenak dira (zulo beltzak, quasarrak…).
Aukerarik izanez gero, hautatu ditugun irudi horiekin, irudi-editore bat erabiliz, ikasleek muntatze bat diseinatu eta egingo dute. Fantasiari eta sormenari ateak ireki! Sortutako irudi berria, proiektuaren amaieran ekoitziko duten ipuina apaintzeko eta gure pertsonaiak kokatzeko erabiliko dugu.
Irudiak editatzeko softwarea nola erabili ez badakit, saio bat ez da nahikoa izango, eta horretan hasi baino lehen, beste saio batzuk ere egin beharko dira.
Bestalde, sarean gero eta aukera gehiago izango ditugu geure esku-edizio sinpleak, azkarrak eta errazak egiteko. Tresna horien akats bakarra zera da, interfazea ingelesez dagoela. Gainerako guztia alde dute, eta uste dugu oso beharrezkoa dela ikasleak horietan trebatzea. “Gehiago jakiteko” atalean, esteka batzuk jarri ditugu gisa horretako tresnei buruzko artikulu batzuekin, baita irudi libreak lortzeko helbideekin ere.