Euskal Herriaren kokalekua dela eta, liburuetan aurkituko ez dugun ikuspegia jasoko dugu jarduera honen bidez. Satelite artifizialen bitartez jasotako irudietan oinarritzen diren mapa digitalak erabiliko ditugu horretarako.
Google Maps eta Google Earth dira horretarako erabili ohi diren aplikaziorik ezagunenak.
Euskal Herriak munduko mapan duen kokalekua zehazteko ikuspegi aparta ez ezik, edozein elementu (herri, ibai, mendi...) bilatu eta kokatzeko aukera eskaintzen digute aplikazio horiek.
Bilatu, esaterako, honako elementuok:
• Euskal Herriko hiriburuak
• Euskal Herriko lurraldeak
• Euskal Herriko ibairik garrantzitsuenak
• Euskal Herriko mendirik garrantzitsuenak
• Norberaren jaioterria
• ...
Munduko mapa digitala, satelitetik ateratako argazkien bitartez egina
Munduko mapa hiru dimentsiotan. Ordenagailuan instalatu behar den aplikazioa