Interneten irudi libreak partekatzeko dauden guneak erakutsi, eta bertan bilaketak egiteko oinarrizko irizpideak finkatu eta gero, Euskal Herriari buruzko irudi libreak (Copyright-ekin arazoak ez izateko) biltzeari ekingo diogu.
Bildu ditugun irudi horietatik, eskaintzen zaizkigun aukeren artean, onenak eta egokienak hautatuko ditugu. Ikasleek ateratako argazkiak ere erabil ditzakegu (paperean daudenak eskanerretik pasatu). Azken horien bereizmena (erresoluzioa) eta tamaina egokitu egin behar dira aurkezpenean txertatu aurretik.
Bildutako argazkiekin, aurkezpena egingo dugu, eta jardueran esaten den bezala, proiektatu egingo ditugu, musika ederrez lagunduta eta olerkiak errezitatuz. Aurkezpenak 5 Mb baino gehiago hartzen ez baditu, Ikasgelako Blogera igo eta han erakutsi egingo dugu lanari buruzko sarrera-testu batekin.
Nahi izanez gero, argazki bilduma, Picasa, Flickr edo antzeko zerbitzu batean ere jar dezakegu, eta gero blogean argitaratu.