Euskal Herriko mendilerro eta mendi jakin batzuk aukeratu eta Irristalari CDRa prestatuko dugu. Jarduera bi zatitan banatuko da:
Ikasgelan, proiektagailuaren laguntzarekin, mendien izenei eta haien kokalekuari erreparatuko diegu (zein lurraldetan, zein mendiren edo herriren ondoan dagoen, iparraldean, hegoaldean, ekialdean ala mendebaldean dagoen, eta abar.).
Infogelan, ikasleek, binaka jarrita, banan-banan agertuko zaizkien mendien eta mendilerroen kokalekua zein den asmatu beharko dute. Lehendabizi behe mailakoen kokalekua, eta gero erdi mailakoen eta goi mailakoen kokalekua.