Egindako artelanei argazki bat egingo diegu, horiek aurkezpen batean txertatuko ditugu, eta aurkezpena Ikasgelako Blogean erakutsiko dugu.
1. Argazkiak egin, egokitu eta antolatu
• Egindako artelanen argazki bat egingo dugu (ikasle bakoitzak berea).
• Argazkiak ordenagailura pasatu, eta bereizmena txikituko dugu (zabalera: 400 pixelekoa).
• Sareko karpeta partekatu batean utziko ditugu.
2. Aurkezpena prestatu eta partekatu
• Irakasleak aurkezpen bat sortuko du bere Google Docs-en (Artelanak).
• Lehenengo diapositiba (azala izango dena) egingo du.
• Aurkezpena ikasle guztiekin partekatuko du.
3. Aurkezpena osatu
• Infogelan, ikasle bakoitzak diapositiba berri bat egingo du,
• Bakoitzak bere argazkia txertatuko dugu (sareko karpetatik hartu argazkiak ). Bakoitzak bere argazkia aukeratu ahal izateko, saguko eskubiko botoia sakatu, ikusi - koadro txikiak moduan jarri behar da leihoa.
• Argazkiaren oinean, artelanaren titulua eta egilea nor den idatziko du bakoitzak.
• Istantean, artelanen aurkezpena egina geratuko da.
4. Ikasgelako Blogean argitaratu
• Irakasleak, Ikasgelako blogean txertatuko du aurkezpena.