IInternetez baliatuz, oso argazki dotoreak eskuratuko ditugu. Aurkezpen-sortzailean erakutsiko ditugun argazkiak Interneten bilatuko ditugu, edo paperezko euskarrian ditugunak eskanerretik pasatuko ditugu.
Irudi libreak partekatzeko dauden guneak erabiliko ditugu argazkiak lortzeko (Copyright-ekin arazorik ez izateko). Jabego-eskubideak errespetatzearren, gogoratu, gureak ez diren argazkiak erabiltzen ditugunean, nondik hartu ditugun adierazi behar dela (argazkien oinean, esaterako). Modu horretan, egileaganako errespetua erakutsiko dugu.
Guk ateratako argazkiak ekartzen baditugu, eskanerretik pasatu eta erabiliko ditugu. Azken horien bereizmena eta tamaina egokitu egin behar ditugu aurkezpenean txertatu aurretik.
Bestetik, eta aurkezpenean edo Ikasgelako Blogean publikatuko ditugun argazkien egile-eskubideak errespetatzearren, Internetetik hartu ditugun argazkien jatorria zein den erregistratuko dugu. Horretarako, behean eskaintzen dugun erregistro-orri moduko bat erabiliko dugu, argazkiarekin batera, haren web-helbidea gordetzeko. Lana amaitutakoan, gure proiektuari dagokion karpetan gordeko dugu, Irudiak izeneko azpikarpetaren barruan. Bi erregistro-orri jarri ditugu: bat Word-ekin egina eta bestea Writer-ekin. Komeni dena erabili.
Testu-informazioarekin batera, argazki ugari eta oso egokiak eskaintzen ditu
Partekatzeko argazkiak
Publikoak eta libreak diren argazkien bilatzailea
Argazkiak erregistratzeko xantiloia, Writer-ekin egina
Argazkiak erregistratzeko xantiloia, Word-ekin egina