Proiekturako informazioa bilatzen hasiko gara jarduera honetan. Interneteko bi informazio-iturri erabiliko ditugu horretarako: atlas elektronikoa eta hiztegi entziklopedikoak (Harluxet eta Wikipedia).
Munduko atlas elektronikoa, estatuei buruzko informazioa jasotzeko erabiliko dugu. Hiztegi entziklopedikoak, berriz, hiriei buruzko datuak eskuratzeko.
Orain arte unitatean zer gai landu ditugun kontuan hartuta, datu hauetara mugatuko dugu informazio-bilaketa:
- Hiriburuaren izena
- Biztanle kopurua
- Jentilizioa (herritar izena)
- Zein estatutako hiriburua den
- Hizkuntzak: hiriburukoa eta estatukoa
- Ezaugarri geografikoak
- Kokalekua: europan non dagoen eta bere estatuan non dagoen. Koordenatu geografikoak
- Erliebea nolakoa den, bertakoa edo ingurukoa (ibaiak, mendiak, lautada, itsasoa, aintzirak...)
Datuez gainera, horiei laguntzeko irudi egokirik aurkitzen badugu, gorde egingo ditugu. Baina gogoan izan: irudiak nondik hartu ditugun ere jaso behar dugu (Interneteko helbidea). Aurreko jardueran erabiltzen hasi garen Irudi erregistroa dokumentua erabiliko dugu horretarako. Aldaketak egin eta gero, lehengo leku berean gordeko dugu.
Datuak jasotzeko, behean ageri den txantiloia erabiliko dugu. Txantiloia datuekin osatu eta gero, proiektuaren karpetan gorde, datuak_1 izena emanda. Geroago, datu gehiago eskuratuko dugu beste txantiloi bat erabiliz, eta osatzen dugunean, datuak 2 izena emanda gordeko dugu.
Harluxet, hiztegi entziklopedikoa
Euskal wikipidea, entziklopedia askea
Informazioa biltzeko xantiloia, WRITERekin egina
Informazioa biltzeko xantiloia, WORDekin egina