Bildu dugun informazio guztiarekin, Europan zehar egin dugun bidaiaren aurkezpena egiteko ordua da.
Bildu dugun informazioa kontuan hartuta, diaposibaz diapositiba nola erakutsiko dugun pentsatu behar da lehendabizi: diapositiba bakoitzean zer erakutsiko dugun eta ahoz zer esango dugun.
Aurkezpenaren GIDOIA egin behar dugu, beraz. Lan horri ekiteko, betiko moduan, txantiloi bat erabiliko dugu, non zehaztuko baitugu diapositiba bakoitzean zer testu, irudi... txertatuko dugun, baita ahoz zer eta nork esango duen ere.
Txantiloi hori fitxategi erantsi moduan jarri dugu, Gidoia izenarekin. Artxiboa zabaldu, lana egin eta, saio bakar batean bukatuko ez dugunez, gure proiektuari dagokion karpetan gordeko dugu Gidoia, lehengo izenarekin. Gero, lanarekin jarraitu behar dugunean, gordetako dokumentua berreskuratuko dugu, eta gidoia bukatzen dugunean, gorde eta inprimatu egingo dugu.
Aurkezpenaren gidoia egiteko xantiloia, WRITER-ekin egina
Aurkezpenaren gidoia egiteko xantiloia, WORD-ekin egina