Kredituak eta erreferentziak:
Jendaurreko irakurketa egiterakoan begiak trebatzeko hainbat jarduera ageri dira liburuan eta lan-koadernoan.
Txanela proiektuko lan-taldeak horrelako jardueraz horniturik dagoen CD-ROM berezia prestatu du: Bizi-Bizi Arranoa, Zehatz-Mehatz Hontza. Hainbat ikaslek begien pertzepzioan eta ikusmen-memorian dituzten hutsuneak lantzen laguntzeko egindako baliabidea bada ere, jarduera honetan erabiltzeko aproposa dela iruditzen zaigu, ikasgelan eta proiektagailuaren laguntzarekin.