GORPUTZEK ARGIAREKIKO DUTEN PORTAERA
Gorputzek argiarekiko izaten dituzten portaerak behatuko ditugu. Portaera horiek izen jakinen bitartez adierazten dira. Hitz horiek zein diren eta zehazki zer esan nahi duten jabetzeko, hiztegiak erabiliko ditugu (Harluxet Entziklopedia eta euskal Wikipedia, esaterako).
Bukatzeko, gorputzek argiarekiko duten portaerari buruzko eskema bat egingo dugu,, gero, lagunari azalduko diogu.
Eskeman oinarrituta emango ditugun azalpenak grabatu, eta eskemarekin batera, Ikasgelako Blogean argitaratuko dugu.
1.Azalpena grabatu eta mp3 gisa gorde
Ordenagailuaren aurrean jarri eta, koadernoan daukagun eskemaren laguntzarekin, hari buruzko azalpena grabatuko dugu. Audacity programaz baliatuko gara, honezkero ongi ezagutzen dugu eta.
Bi ikasleren azalpenak grabatuko ditugu, eskema beraren bertsio bat baino gehiago eskura izan dezagun.
Grabatu dugun audioa mp3 formatuan gordeko dugu, gure izena jarrita ("amaia.mp3" eta "eneko.mp3", adibidez). Ondoren, Interneteko ostalarira igoko ditugu audio-fitxategiak (irakasleak egingo du hori).
2.Ikasgelako Blogean mezua idatzi eta argitaratu
Audioekin batera, eskemaren irudia txertatuko dugu blog-mezuan.
Ikasgelako Blogean: mezua idatzi + titulua jarri + sarrera laburra egin + irudia txertatu + audioak txertatu
Harluxet, hiztegi entziklopedikoa
Harluxet, hiztegi Euskal wikipidea, entziklopedia askea