1. SOINUAREN HEDAPENA: ESPERIMENTUAK
Soinua nola hedatzen den eta hedapen horretan zer portaera dituen ikusteko, hiru esperimentu proposatzen ditugu:
1. Esperimentua: soinua uhinen bidez noranzko guztietan hedatzen dela frogatzeko.
2. Esperimentua: airean, zurean, metalean... hedapen-abiadura desberdina izaten dela frogatzeko.
3. Esperimentua: hutsean ez dela hedatzen frogatzeko.
Esperimentazioaren bidez behatu duguna, egin duguna koadernoan jaso, txukun-txukun. Irakasleak Esperimentu-fitxa orria emango digu, koadernoan idatziko dugunaren zirriborroa egiteko.
2. ESPERIMENTUAREN BERRI, IKASGELAKO BLOGEAN
Esperimentu bakoitzaren ostean, talde bati edo biri, egin dutenaren berri Ikasgelako Blogean emateko eskatuko dio/e irakasleak. Esperimentua egin bitartean, argazki bat atera eta, esperimentuaren azalpenarekin batera, Ikasgelako Blogean erakutsiko dugu.
Gogoratu argazki-kameraz ateratako argazkiaren tamaina txikitu egin behar dela ordenagailuan (400 pixeleko zabalera, gehienez), gure blogera igo baino lehen..