1. SOINUAREN EZAUGARRIAK: ISLA ETA ERREFRAKZIOA
Soinuaren ezaugarriak (isla eta errefrakzioa) zein diren behatzea, aztertzea, ondorioak ateratzea eta horiek azaltzea da jarduera sorta honen helburua.
Esperimentazioaren bidez behatu duguna, egin duguna koadernoan jasoko dugu, txukun-txukun. IrakasleakEsperimentu-fitxa izeneko orria emango digu, koadernoan idatziko dugnaren zirriborroa egin dezagun.
2. ESPERIMENTUAREN BERRI, GELAKO BLOGEAN
Esperimentu bakoitzaren ostean, talde bati edo biri proposatuko diegu egin dutenaren berri Ikasgelako Blogean eman dezatela. Esperimentua egin bitartean, argazkiren bat ateratzeko eskatuko diegu ikasleei, eta horiek ere, esperimentuaren azalpenarekin batera, Ikasgelako Blogean erakutsiko ditugu.
Gogoratu argazki-kameraz ateratako argazkiaren tamaina txikitu egin behar dela ordenagailuan (400 pixeleko zabalera, gehienez), gure blogera igo baino lehen.