Kredituak eta erreferentziak:
Beroa erradiazio bidez eta kondukzio bidez nola hedatzen den frogatzeko baliagarri izan daitezkeen esperimentuak pentsatu eta azaldu behar dituzte ikasleek, binaka jarrita.
Jarduera hori Ikasgelako Blogaren bitartez egitea proposatzen dugu: irakasleak bi mezu argitaratuko ditu, eta ikasleek (binaka) euren proposamenak iruzkinen bidez egingo dituzte. Mezuak era honetakoak izan daitezke:
________________________________________
BEROA KONDUKZIO BIDEZ HEDATZEN DA
Bi gorputzek elkar-ukitzen dutenean, beroa eskuzabala dela esan ohi da, izan ere, gehiago dagoen gorputzetik gutxiago dagoenera igarotzen da, bien tenperaturak berdindu arte.
Jarriko al zenukete esandakoa frogatzen duen adibideren bat. Ea nork jartzen duen adibiderik egokiena.
________________________________________
BEROA ERRADIAZIO BIDEZ HEDATZEN DA
Elkar ukitzen egon gabe ere, beroa gorputz batetik bestera igaro daitekeela entzun dut, eta erradiazio bidez gertatzen omen da hori. Horrela esanda piperrik ere ulertzen ez denez, jarriko al duzue hori erakusten duen adibideren bat. Eguzkiarena ezagutzen dut jada, beraz, besteren bat jarri beharko duzue.