Transplanteen eta organo-emaileen gaia jorratzen duten hainbat artikulutan oinarrituta, hitz-errota antolatuko dugu.
Informazio-iturri gisa, Irakurgaiak liburuan, 138. eta 139. orrialdeetan dauden prentsa artikuluez gain, Consumeraldizkariak argitaratu duen beste erreportaje HAU ere erabiliko dugu.
Erreportajea bost orri edo ataletan banatuta dago:
[1. orria] Emaitza gehiago egitea, premiazko beharra
[2. orria] CONSUMERen txostena
[3. orria] Galderak eta erantzunak
[4. orria] Zer motatako emaileak daude eta nolakoa da organoa emateko prozesua?
[5. orria] Organoak gorde eta garraiatu
Talde txikietan banatuko gara:
A (a-1, a-2, a-3, a-4, a-5)
B (b-1, b-2, b-3, b-4, b-5)
D (d-1, d-2, d-3, d-4, d-5)
E (e-1, e-2, e-3, e-4, e-5)
F (f-1, f-2, f-3, f-4, f-5) taldeak, esaterako.
Talde bakoitzeko kide bati (a-1, b-1, d-1, e-1 eta f1, esaterako) erreportajearen orri baten ideia nagusiak eta datu esanguratsuak identifikatzeko eskatuko diogu (1. orrikoak, esaterako). Horiek orri batean idatziz jaso eta gero, bakoitzak bere taldean azalduko du, ahoz, irakurri duen atalaren laburpena. Batek azalpena egiten duen bitartean, besteek entzun, behatu eta ebaluazio-fitxa osatuko dute.
Ez ahaztu jardueraren helburu nagusia zein den: jendaurrean hitz egiten dugunean, bolumena, ahoskatzea, erritmoa eta keinuak lantzea eta horietaz jabetzea. Hori guztia emailearen zein hartzailearen lekuan jarrita eta kontzienteki eginda jorratuko da.