Beroa nola hedatzen den eta hedapen horretan zer portaera dituen behatzea, aztertzea, ondorioak ateratzea eta horiek azaltzea da proposatzen dugu jarduera honetan.
Esperimentazioaren bidez behatu duguna, egin duguna ikasle bakoitzaren koadernoan era antolatuan gera dadin, txantiloi gisa erabil dezakegunEsperimentu-fitxa izeneko dokumentua daukagu hor behean, fotokopiatu eta ikasle bakoitzak erabili dezan.
Esperimentu bakoitzaren ostean, talde bati edo biri proposatuko diegu egin dutenaren berri Ikasgelako Blogean eman dezatela. Esperimentua egin bitartean, argazkiren bat ateratzeko eskatuko diegu ikasleei, eta horiek ere, esperimentuaren azalpenarekin batera, Ikasgelako Blogean erakutsiko ditugu.
Gogoratu argazki-kameraz ateratako argazkiaren tamaina txikitu egin behar dela ordenagailuan (400 pixeleko zabalera, gehienez), gure blogera igo baino lehen.