Jarduera honen bidez, euskararen soinuak ez ezik, euskalkiek dituzten berezko ahoskera eta doinuak ere ezagutzeko aukera izango dute gure ikasleek.
Eginkizuna:
Euskalkiak non eta nola hitz egiten diren ikusi eta entzungo dugu jarduera honetan. HABEk Ikasbil izeneko webgunean eskaintzen dituen baliabideak erabiliko ditugu horretarako.
Kredituak eta erreferentziak:

Lehendabizi, mapa ikusi eta zenbait euskalkitan hitz egiten entzungo dira. Elkarrizketak entzun eta irakurri egin ditzakegu. Egokiena, biak batera egitea da. Audioak mp3 formatuan daude, eta, beraz gure ordenagailura ekar ditzakegu. Audioa martxan jarri eta entzuten dugun bitartean, testua erakusten duen orria begi-bistan eduki.
Jarduerarekin bukatzeko, abestu egingo dugu. Hainbat euskalkitan dauden abestiak abestu. Gure CDanBegirakun sorgin bat abestia dago, bizkaieraz. Ikasbil webgunean abesti ugari ditugu eskura, entzuteko eta irakurtzeko. Gehien gustatzen zaizkigunak aukeratuko ditugu, aukera aparta baita euskalkiak lantzeko, eta, aldi berean, eztarria berotzeko eta jarduera aldarte onean bukatzeko.