Talde handian informazioa irakurri eta jarduera osatu eta gero, musikariaz eta haren obraz hitz egin ostean, Mozarten fitxa egin (musikagilearen argazkia, biografia eta obrari buruzko informazioa) eta Musikagileen Txokoan jarriko dugu. Baina baita Ikasgelako Blogean ere, Musikagileen Txokoa izeneko atalean.
Datu pertsonalak eta irudia, haren lan ezagunenak eta, aukera izanez gero, audio edo bideo bat ere gehituko dugu, egin zituen musika-lanen berri hobeto jakiteko.
Horrekin guztiarekin, Musikagileen Txoko digitala dotore geratuko zaigu eta, gainera, nonahitik irispidean.
Lana egiteko laguntza-aholkuak
Mozarten argazki bat eskuratu, Google bilatzailean ("Irudiak" aukera jarrita). "Gorde honela" egin eta gure ordenagailura ekarri.
Joan Youtube.com-era eta idatzi "mozart", bilaketa egin dezan. Hainbat musika-lani dagozkion bideoak azalduko zaizkigu. Gehien gustatzen zaiguna aukeratu. Kopiatu "insertar" gelaxkan dagoen kodea eta blogean idazten ari garen fitxan "itsatsi", kode gisa.
Bilatu Mozarti buruzko informazioa ohiko entziklopedia elektronikoetan (Harluxet eta Wikipedia). Datu garrantzitsuenak eskuratu eta fitxa pertsonalerako behar ditugunak hartu eta moldatu.
Harluxet, hiztegi entziklopedikoa
Euskal wikipidea, entziklopedia askea