Konpositorren txokoa: kanona
Kanon musikalaren definizioa eta abestu ditugun kanonen abestien letrak gure Musikagileen Txokoan zintzilikatuko ditugu. Baina, testuarekin batera audio edo bideo bat txertatzeko ohiturari jarraituz, oraingoan protagonistak gu geu izango gara. Sua amaitzean kanona guk abestu ondoren, grabatu egingo dugu. Nahi izanez gero, CDan dagoen bertsioarekin batera abes dezakegu.
Grabazioa egiteko, Audacity izeneko aplikazioa erabiliko dugu. Erabilerraza da, eta arazorik gabe egin ahal izango ditugu moldaketa soilak (zatiak kendu, audioak nahasi, bolumenak aldatu...). Grabatu duguna MP3 formatuan gorde.
Grabazioa blogean entzun ahal izateko,,Interneteko ostalari batean jarri audioa, dagokion kodea kopiatu eta idazten ari garen mezuan txertatu, blog-editorearen Kode atalean. Irakasleak badaki hori guztia nola egin; hark lagunduko digu.
Audioa grabatu eta blogan argitaratu arteko prozesua azaltzen duen dokumentua