arnasa hartzean egiten ditugun mugimenduei buruzkoa,
arnasketak toraxean duen eraginari buruzkoa
botatzen dugun arnasa neurtzeari buruzkoa
Esperientzia horiek egin bitartean, argazkiak aterako dizkigu irakasleak.
Bukatu eta gero, egindako esperientzien berri emango dugu, Ikasgelako Blogean, jakina. Zer egin dugun esan eta, horrez gainera, zer ondorio atera dugun azaldu behar dugu.
Lana taldeka egingo dugu. Talde bakoitzak esperientzia baten berri emango du, eta testuarekin batera txerta dezagun, argazki bana emango digu irakasleak. Hor behean utzi dugu irudia blogean txertatzeko zer urrats egin behar diren erakusten duen dokumentua.