Bertsotan, Interneteko plazan
Lan-koadernoan zortziko handian eta txikian sortu ditugun bertsoak grabatuko ditugu. Den-denak ere ez zitzaizkigun aterako grabatzeko modukoak, baina ziur gaude dozena erditik gora izango ditugula Interneteko plazan jartzeko modukoak.
Ikasgelan bertan, Audacity aplikazioaren laguntzarekin grabatu, entzun eta gorde. Audio-fitxategia mp3 formatuan gordeko dugu.
Grabatu ditugun bertsoak Ikasgelako Blogean argitaratuko ditugu. Lehendabizi, audioak jasotzen dituen Interneteko ostalari batera igoko ditugu. Han, audio bakoitzaren kodea emango zaigu. Bukatzeko, Ikasgelako Blogean, mezua idatziko dugu, betiko moduan: izenburua jarri, sarreratxo bat egin eta kopiatu berri dugun audioaren kodea itsatsi, editorearen Kodea zatira pasatu eta gero.
Irakasleak badaki hori guztia nola egiten den, eta haren laguntzarekin egingo dugu lana.
Audioa grabatu eta blogan argitaratu arteko prozesua azaltzen duen dokumentua