Orrialde hauetan (10. eta 11. orrialdeetan) jartzen duena ez da berria gure ikasleentzat, bosgarren mailan ere horrelaxe hasten baitzen unitatearen garapena. Giza gorputza, modu koordinatuan funtzionatzen duten hainbat sistemak edo aparatuk osatzen dutela gogoraraztea da jardueraren helburua. Bide batez, aparatu edo sistema horietako bakoitzaren zeregin nagusia zein den gogoratuko dugu.
Eginkizuna:
Giza gorputza modu koordinatuan funtzionatzen duten hainbat sistemak eta aparatuk osatzen dutela irudikatzearren, Giza gorputza izeneko kontzeptu-mapa proiektatuko dugu.
Kredituak eta erreferentziak:
Giza gorputza modu koordinatuan funtzionatzen duten hainbat sistemak eta aparatuk osatzen dutela irudikatzearren, Giza gorputza izeneko kontzeptu-mapa proiektatuko dugu.
Giza gorputza modu koordinatuan funtzionatzen duten hainbat sistemak eta aparatuk osatzen dutela irudikatzearren, Giza gorputza izeneko kontzeptu-mapa proiektatu eta aztertuko dugu.
Liburuaren 10. eta 11. orrialdeetan datorren informazioa bakarka irakurri eta gero, 1. diapositiba proiektatuko dugu. Aparatuak bizi-funtzioen arabera sailkatzeko eta bakoitzak betetzen duen funtzioaz jabetzeko lagungarri izango zaigu.
Jarraian, bigarren diapositiba proiektatuko dugu. Denon artean, puzzlea osatuko dugu: aparatuak dagozkien bizi-funtzioen azpian jarriko ditugu eta bakoitzaren funtzioarekin lotuko.
Bukatu eta gero, diapositibaren laguntzarik gabe gaiari hasiera emateko, kontzeptu-mapa koadernoan osatzeari ekingo diogu:
liburuan datorren informazioaren laguntzarekin, eta