Zaindu birikak, zaindu ingurunea
Irakurgaiak liburuko prentsa-artikuluak irakurri eta gero, talde handian eztabaida sortzearren, hainbat galdera egingo zaizkigu:
- Zer lotura dute artikulu hauek guztiek beren artean?
- Eta lantzen ari garen gaiarekin?
- Gogorarazten al dizue unitate honetako komikian ageri den egoeraren bat edo beste? Zein?
Tabakismoa, kutsadura, tentaldiak, ezetz esaten jakitea... Gauza asko lantzen dira jarduera honetan eta hurrengoan.
Ikuspegia zabaltzeko, prentsa digitala arakatuko dugu. Gaiarekin lotura duten prentsako albisteak bilatu eta gelan aurkeztuko ditugu. Baina, aurretik, albiste horien laburpen-fitxa bat egingo dugu, gorde, irakasleari posta elektronikoz bidali eta inprimatu.
Laburpen-fitxa egiteko txantiloia hor behean jarri dugu. Posta elektronikoz mezua bidaltzerakoan, oroitu: gaia jarri behar da, hasierako eta bukaerako agurrak, eta bukaeran, igorleen izena edo izenak.
Albisteen laburpen-fitxa inprimatuko dugu, baina ez gelakideen aurrean irakurtzeko. Eskuan edukiko dugun gidoia izango da, baina azalpenak hura irakurri gabe emango ditugu.
Albisteen laburpen-fitxa egiteko xantiloia, WORD formatuan
Albisteen laburpen-fitxa egiteko xantiloia, ODT formatuan
Mezua idatzi, dokumentu erantsia gehitu eta bidaltzeko egin beharreko urratsak