Elikagaiez egindako eskemetan oinarrituta, azalpenak grabatu eta, eskemekin batera, Ikasgelako Blogean argitaratuko ditugu.
Elikagaien inguruan lau eskema egin ditugu:
• Elikagai motak
• Elikagai eraikitzaileak
• Elikagai energetikoak
• Elikagai erregulatzaileak
Ikasleek, ordenagailuaren aurrean binaka jarrita, eskemaren laguntzarekin, hari buruzko azalpena grabatuko dute. Audacity programaz baliatuko gara. Dagoeneko ondo ezagutzen dugu.
Ikasle-bikote bakoitzari eskema bat eman, azalpena bien artean graba dezaten. Grabatu duten azalpena mp3 formatuan gordeko dugu, ikasleen izena jarri eta gero ("eneko-amaia.mp3", adibidez). Ondoren, audio-fitxategiak Interneteko ohiko ostalarira igo.
Audioekin batera, eskemaren irudia txertatuko dugu blog-mezuan. Eskemen irudi horiek hor behean jarri ditugu, blogera igo ditzagun.
Ikasgelako Blogean: mezua idatzi + titulua jarri + sarrera laburra egin + irudia txertatu + audioak txertatu.
Adibide gisa, Pagoeta Ikastola omen delakoaren bloga ikus dezakegu, LH 5A mailakoek egina:
http://pagoetalh5a.ikasblog.net/category/elikagaiak/
Eskema bakoitzaren azpian, ikasle bikote baten, biren, hiruren edo lauren audioak jarriko ditugu, ikasgela osatzen duten ikasle-kopuruaren arabera.
Ikasgelako Blogean, Elikagaiak deritzan atala gehitu, eta lau mezuak harekin erlazionatu.