Elkarlanean, eta beste lurraldeetako ikasleen laguntzarekin, hainbat janariren izenak eta elikagaiekin zerikusia duten esaerak ezagutuko ditugu.
Irakasleak bi dokumentu sortuko ditu, Google Docs erabiliz, eta gurekin partekatuko ditu: Janarien zerrenda etaEsamoldeak.
Janarien zerrenda dokumentuak 7 orri izango ditu, bakoitza bere izenburuarekin: Barazkiak, Laboreak, Fruitu freskuak, Fruitu lehorrak, Lekaleak, Itsasoko animaliak, Lehorreko animaliak.
Taldeka antolatuta, orri horietako bat osatzen saiatuko gara.
Esamoldeak dokumentuan, esamoldeak idatziko ditugu. Bukaeran, zerbait errepikatuta baldin badago, zuzendu egingo dugu.
Osatu ditugun zerrendak beste lurraldeetako 3 ikastolatara bidaliko ditugu, posta elektronikoz (posta-helbideak irakasleak eskuratuko ditu). Erantzunak jasotakoan, gure zerrendak osatu (iturriak aipatuz), eta Ikasgelako Blogean argitaratuko ditugu: Janarien zerrenda batetik eta Esamoldeak bestetik. Elikagaiak atalarekin lotuta daude biak.