Informaziotik eskemara, eskematik azalpenera, azalpena "gelako blogera"
Digestio-prozesuaz egin ditugun eskemetan oinarrituta, azalpenak grabatu eta, eskemekin batera, Ikasgelako Blogean argitaratuko ditugu. Hiru eskema egin ditugu digestio-prozesuaz:
• Aho fasea
• Urdail fasea
• Heste fasea
1. Azalpena grabatu eta MP3 gisa gorde
Ordenagailu aurrean binaka jarri, eta lan-koadernoan egina dugun eskemaren laguntzarekin, hari buruzko azalpena grabatuko dugu. Audacity programa erabiltzea komeni da, honezkero ondo ezagutuko dugu eta.
Ikasle-bikote bakoitzak eskema bat grabatuko du; beraz, eskema beraren bertsio bat baino gehiago grabatuko ditugu.
Grabatu dugun azalpena MP3 formatuan gordeko dugu, gure izena jarri eta gero ("eneko-amaia.mp3", adibidez). Ondoren, audio-fitxategiak Interneteko ohiko ostalarira igoko ditugu (irakasleak egingo du hori).
2. Ikasgelako blogean, mezua idatzi eta argitaratu
Audioekin batera, eskemaren irudia txertatuko dugu blog-mezuan.
Ikasgelako Blogean: mezua idatzi + titulua jarri + sarrera laburra egin + irudia txertatu + audioak txertatu
Eskema bakoitzaren azpian ikasle bikote baten, biren, hiruren edo lauren audioak jarriko ditugu, betiere ikasgela osatzen duen ikasle-kopuruaren arabera.
Elikagaiak izeneko atalarekin lotuko ditugu mezuak.