Argi-iturriei buruz egin dugun eskeman oinarrituta, azalpenak grabatu eta, eskemarekin batera, Ikasgelako Blogean argitaratuko ditugu.
1.Azalpena grabatu eta mp3 gisa gorde
Ordenagailuaren aurrean jarri, eta, koadernoan daukagun eskemaren laguntzarekin, hari buruzko azalpena grabatuko dugu. Audacity programaz baliatuko gara, honezkero ongi ezagutzen dugu eta.
Bi ikasleren azalpenak grabatuko ditugu, eskema beraren bertsio bat baino gehiago izan dezagun eskura.
Grabatu dugun audioa MP3 formatuan gordeko dugu, gure izena jarrita ("amaia.mp3" eta "eneko.mp3", adibidez). Ondoren, Interneteko ostalarira igoko ditugu audio-fitxategiak (irakasleak egingo du hori).
2.Ikasgelako blogean, mezua idatzi eta argitaratu
Audioekin batera, eskemaren irudia txertatu blog-mezuan.
Ikasgelako Blogean: mezua idatzi + titulua jarri + sarrera laburra egin + irudia txertatu + audioak txertatu