1. Klima-argazkiak
Honezkero aukeratu izango ditugu hiri batzuk, eta horiei buruzko klima-argazkiak bilatu behar ditugu Interneten; neguan eta udan ateratako argazkiak.
Argazkiak bilatzeko, ohiko estekak jarri ditugu. Egile-eskubideak errespetatzearren, horiek nondik hartu ditugun (jatorria) erregistratuko dugu, jadanik sortua dugun Argazki_erregistroa izeneko dokumentuan. Argazki horiek, hiriaren kokalekuaren araberako klima motarekin batera, eta klima-datuekin eta klimogramekin batera, erabil ditzakegu proiektuan (aurkezpenean).
2. Klimograma
Klimograma egiteko, bakoitzak aukeratuta dituen hiriei dagozkien klima-datuak bilatuko ditugu Interneten: hilean zenbat euri egiten duen batez beste eta zer tenperatura izaten duten.
Datu horiek, jada prestatuta dagoen kalkulu-orrian jarriko ditugu. Datuak sortu ahala, klimogramak eguneratu egingo ditugu. Grafikoak, gainerako klima-datuekin batera, proiektuan (aurkezpenean) txertatuko ditugu. Beraz, proiektuari dagokion karpetan gordetzeko esango diegu ikasleei, klimograma izenarekin.
Partekatzeko argazkiak
Publikoak eta libreak diren argazkien bilatzailea
Mundu guztiko klima datuak eskaintzen dituen webgunea
Klimograma egiteko xantiloia, EXCEL-ekin egina
Klimograma egiteko xantiloia, CALC-ekin egina