Odol zirkulazioa: biriketakoa eta nagusia
Odolaren osagaiak zein diren, bihotza nolakoa den, odola garraiatzeko zer hodi mota dauden eta abar ikusi dugu. Horiek guztiek elkarrekin egiten dute lan, eta zirkulazio-aparatua osatzen dute. Zirkulazio hori zer den hobeto ezagutzea, biriketan zer gertatzen den jakitea eta odolak gorputz osoan zer ibilbide egiten duen irudikatzea da jarduera honen helburua.
Zirkulazio-aparatuaren funtzionamendua aztertuko dugu jarduera honetan, ikus-entzunezko animazio baten bitartez. Odol tanta batek zer bide egiten duen ikusiko dugu: bihotzean sartzen denetik azken muturrean dagoen zelula bateraino heldu arte, eta handik bihotzeraino itzuli arte.
Betiko moduan, ikus-entzunezko animazioa ikusi eta gero, galdera batzuk ageri dira, ikusi dugun prozesuaren ingurukoak.
"Baldin eta gure zainetan odolik badugu, euskaldunok euskaraz hitz egin behar dugu" dio kantu batek. Horrek ere zerikusirik izango ote du odol-aparatuarekin?
Odolaren zirkulazioa, biriketakoa eta nagusia, erakusten duen animazioa
Ikusi berri dugun zirkulazio-aparatuaren animazioari buruzko galderak