Tarte bat emango diegu ikasleei paraleloei eta meridianoei buruzko informazioa irakur eta uler dezaten. Gero, irakasleak informazio hori bera ahoz adieraziko die ikasleei, eta, azaldu ahala, egoki diren irudiak egingo dizkie arbelean.
Azalpen hori kontzeptu-maparen laguntzarekin egingo dugu. Bi bertsio jarri ditugu: animatua eta finkoa. Egokien iruditzen zaiguna erabiliko dugu. Gogoratu, azalpenean ikasleak inplikatzea komeni dela, ahozko adierazpenean trebatzeko, edukia asimilatzen laguntzeko eta berdinen arteko irakas-ikasketa bultzatzeko.
Bukatzeko, kontzeptu-mapa koadernoan egiteko eskatuko diegu. Mapa hori liburuan azaltzen diren antzeko krokisekin osatuko dute. Kontzeptu-mapa horien laguntzarekin, horien guztien azalpena elkarri egin diezaiotela eskatuko diegu.
Ikasgelako Bloga oso baliabide egokia da edozein azalpen egiteko. Animatu ikasleak, ea bi-hiruren artean azalpena grabatzen duten! Gero, kontzeptu-maparekin batera argitaratu ahots-grabazioa, eta jarduerari oso amaiera dotorea emango diogu.