ALBISTEA: LABURPEN-FITXA ETA AZALPENA, AHOZ
Irakurgaietan eskaintzen diren hainbat albistetan oinarritua, lan-koadernoan ariketa ugari proposatzen dira, testu horien egitura, edukia, estiloak eta osagaiak aztertzeko eta laburpen-fitxa deritzana lantzeko.
Bukatzeko, eta sekuentziari amaiera emateko, albiste bat aukeratu eta haren kontaketa egitea proposatzen dugu. Hori da, berez, jarduera luze eta mardul honen zatirik garrantzitsuena. Behar eta merezi duen denbora eta arreta eskainiko dizkiogu. Honako urrats hauek egingo ditugu:
o Ikasleak prentsa digitala (Prentsaren Txokoan egunero irakurtzen ditugun prentsa-iturriak) aztertu eta albiste bat aukeratuko dugu
• Emandako txantiloia erabiliz, albistearen laburpen-fitxa egin, gorde eta inprimatuko dugu
• Albistearen laburpen-fitxa irakasleari helaraziko diogu, posta elektronikoaren bitartez
• Albistearen azalpena, inprimatutako laburpen-fitxaren laguntzarekin egingo dugu
• Batzuek ikasgelan aurkeztuko dugu albistea, eta beste batzuek, Ikasgelako Blogean (ahozko azalpena grabatuko dugu, beraz)
• Ikasgelako Blogean argitaratuko diren ahozko azalpenak, albisteari dagokion tituluarekin eta sarrera-testu labur batekin jarriko ditugu
Albistearen laburpen-fitxa egiteko xantiloia, WORD formatuan
Albistearen laburpen-fitxa egiteko xantiloia, WRITER formatuan
Mezua idatzi, dokumentu erantsia gehitu eta bidaltzeko egin beharreko urratsak
Audioa grabatu eta blogan argitaratu arteko prozesua azaltzen duen dokumentua