Kredituak eta erreferentziak:
Saharako haurrek Euskal Herrian egin ohi dituzten egonaldiak direla eta, Jon Sarasua bertsolariak egindako bertsoak entzun eta aztertu eta gero, bertso-neurriak (koplak eta zortzikoak) lantzen dira lan-koadernoan. Adibidea arretaz irakurri, eta kopla osatzeko prozesua ulertu eta gero, kopla berriak (kopla handiak) sortzeko eskatuko diegu ikasleei, prozesua errepikatuz.
Ez da erraza, baina arian-arian atera egiten dira bertsoak, eta gero eta hobeak, gainera.
Egindako ahaleginak merezi duelakoan, kopla onenak audioz grabatu eta Ikasgelako Blogean argitaratuko ditugu.
Bertsoak ikus-entzuteko
- Bertsoak internet bidez zuzenean ikus-entzuteko, egin klik hemen
- Bideoa ordenagailura deskargatu eta handik exekutatzeko, egin klik hemen