Kredituak eta erreferentziak:
Liburuaren 15. orrialdean proposatzen diren bi jarduerak egin eta gero, ezagutzen diren datuak eta talde handian azaldutako informazio eta iritziak kontuan hartuta, biztanleriaren etengabeko hazkuntzaz iritzi-artikulu bat idatz dezatela eskatuko diegu ikasleei.
Ikasgelako Blogean argitaratuko dugu lana; taldeka egingo dute (3-4 ikasle), gutxienez zortzi lerro izango ditu eta, testuarekin batera, edukiarekin lotura duen irudi bat txertatuko dute.
Iritzi-artikulua idazterakoan eta osatzerakoan gogoan izan:
• Gaia zein den argi jakin behar da
• Daturen bat edo beste eman behar da
• Irtenbide bat baino gehiago eskaintzen bada, hobe
• Bukatzeko, norbere (edo taldearen) iritzia eta arrazoiak eman behar dira
• Egileen izenak jarri behar dira
• Irudiren bat txertatzen bada, nondik hartua den (iturria) esan behar da