Giza-espezie bakarra eta hainbat kultura munduan
Jarduera honetarako, National Geographicek bere webgunean eskaintzen dituen lau dokumental labur jarri ditugu (guztiak 5 minutu baino gehiago ez dute irauten). Guk horiek bereizi baditugu ere, aukera zabala dagoela ikus dezakegu.
1. Liburuaren 24. eta 25. orrialdeetako testua irakurri eta gelan hitz egin eta gero, dokumental horietako bat ikusiko dugu, proiektagailuaren laguntzarekin. Ingelesez daudenez, dakien irakasle bati, edukiari buruzko argibideak emateko eskatuko diogu.
2. Dokumentala ikusi eta gero, "dokumental gidoia" izeneko txantiloia zabalduko dugu. Denon artean, fitxa betetzen saiatuko gara. Irakasleak, ikasleen ekarpenetan oinarrituta osatuko du fitxa.
3. Fitxa osatu eta gero, inprimatu egingo dugu. Bi-hiru ikasleren artean irakurri eta audio-grabazioa egingo dugu. Audio-fitxategia .mp3 formatuan gorde, eta Ikasgelako Blogean publikatuko dugu, ikusi berri dugun bideoarekin batera. National Geographicek, euren bideoen kodea eskaintzen dute, gure blogean txertatu eta ikusi ahal izateko.
4. Ikasgelan egindako prozesua infogelan, eta ikasleak taldeka jarrita egingo dugu Kultura eta herrialde desberdinetako dokumentalak aukeratzea komeni da, kultur-aniztasuna agerian gera dadin. Ikasgelako dokumentalekin egin dugun moduan, edukiaz ahalik eta hobekien jabetzearren, ingelesa ulertzen duenari laguntza eskatu.
Dokumental-fitxak egin eta gero, audio-grabazioa egin, eta blogean argitaratu ordez, ikasgelan ere egin daitezke aurzkepenak. Proiektagailuaren laguntzarekin, dokumentala ikusi bitartean, azalpena eman.
Egokiena, erdi eta erdi egitea litzateke: batzuk blogean argitaratu eta beste batzuk ikasgelan azaldu.
Tahilandiako "irafa andereak" izenez ezagutzen direnei buruzko dokumentala
Tunissiako Djerba uhartean grabatutako dokumentala
Mongolian, zaldi-gainean bizi direnei buruzko dokumentala
Dokumentalaren iruzkinza idazteko xantiloia, WORD formatuan
Dokumentalaren iruzkinza idazteko xantiloia, WRITER formatuan
Audioa grabatu eta blogan argitaratu arteko prozesua azaltzen duen dokumentua
Dokumentala: audio-iruzkina eta bideoa, blogan argitaratzeko egin beharreko urratsak