Kredituak eta erreferentziak:
IKT konpetentziak garatze aldera, Internetez baliatuko gara (atlas eta entziklopedia jakinak) informazio-iturri gisa, eta hiri jakin batzuen datuak bilatuko ditugu. Datuak jasotzeko, txantiloi bat jarri dugu. Informazioa idatzi eta gero, dokumentua gorde egingo dute. Bukatzeko, fitxategi hori irakasleari bidaliko diote posta elektronikoaren bitartez, dokumentu erantsi gisa. Posta-mezua bidaltzean, zer hartu behar duten kontuan gogoraraziko diegu ikasleei.
Lan hau info-gelan egin behar da, eta banaka edo binaka. Ikasle bakoitzari hiru herrialderen izenak emango dizkiogu, eta herrialde bakoitzaren hiriburua zein den aurkitu beharko dute. Honako hauen artean aukera dezakegu:
Panama Letonia |
Mauritania Venezuela Ipar Korea San Marino Botswana |
Lesotho Saudi Arabia Kenya Bosnia-Herzegobina Burundi |
Errumania Singapur Montenegro |
Irlanda Georgia Egipto |
Uganda Haiti Polonia |
Tunisia Japonia Kanada |